FASTSHIONISM
Industria modaren periodikotasuna kontrolatzeak kontsumoa kontrolatzen duela konturatzen denean, modaren zikloak azkartzen hasten dira. Produkzioaren erritmoa azkartzeak tendentzien erritmoa bizkortzea suposatzen du eta funtzio hau mass media eta moda kazetaritzak betetzen dute.
“Moda jarraitzea”, komunikabide hauen asmakizun azkarra, larriagotu egiten da pseudo tendentzietan fede itsua zabaltzen denean. UltraFAST erritmoa eta produktu berrien egarriaren ondorioz, askotan esaten denak esaten denari irabazten dio.
Baina urteak pasa dira tendentziak norabidea markatzeari utzi zionetik. Goi mailako joskuraren autoritarismoa erori zenean, “moda ofiziala” galdu eta moda eta estilo nahaspila handia sortu zen. Hori dela eta, FAST kontzeptua ilusio bat bezela ulertu dezakegu: tendentziak ez dira bizkortu, asko batera bizi dira!
Behin betiko, “eramaten denak” ez dauka zentzurik.

MODAREN MUNDUKO
DOGMATISMOAK SAIHESTU
Vestidures inprogress proiektuak modaren
sistema zalantzan jartzen du eta honen inguruan
alternatibak ikertu eta esperimentatzen ditu.